Birziklapenari eta errausketari buruzko datuak manipulatzea leporatu diote ekologistek Bizkaiko Foru Aldundiari

  • Bizkaiko Foru Aldundiak hondakinen kudeaketari buruz zabaltzen dituen datuetan “manipulazio larriak daude”, esan du gaur Gorka Bueno EHUko irakasleak, Ekologistak Martxan taldearen izenean Bizkaiko Batzar Nagusietako Eskaeretarako eta Herritarren Hartu-emanerako Batzordean egindako agerraldian. Okerreko datuak, besteak beste, Europar Batasuneko araudiekin bat ez datozen zenbaketa-metodologiak erabiltzearen ondoriozkoak dira, agerraldiaren ostean zabaldu duten txostenean irakur daitekeenez.


2016ko martxoaren 04an - 13:01
Bizkaian birziklapen helburuak betetzeko arazoak Zabalgarbin egiten den errausketarekin lotuta daude Ekologistak Martxanen ustez; "herrialdeko hondakin kudeaketa hartan oinarritzen da neurri handi batean" (Arg.: Iñigo Azkona).

Manipulazioaren adibide modura Zabalgarbi erraustegian sorturiko zepak aipatu ditu Ekologistak Martxanek. Zepa –edo eskoria– horiek sistematikoki jotzen dira birziklatutzat, nahiz eta benetan zabortegira botatzen diren. 2014an 42.000 tona baino gehiago izan ziren.

Erraustegia martxan jarri zenetik –2005ean– 400.000 tona inguru zepa eratu dituela adierazi du Ekologistak Martxanek, “inoiz birziklatu ez direnak”. Gainera, zepa horiek hondakin ez-arriskutsuetarako zabortegietara eraman dituztela salatu dute, haien arriskugarritasunari buruzko azterketarik inoiz egin ez bada ere.

Aldundiak zabaldutako 2014ko “guztiko birziklapen osoaren indizea” ere gezurtatu du elkarte ekologistak. Foru agintariek esan arren indize hori %67,7koa dela, “Europako metodologiarekin kalkulatutako birziklapen-tasa %40 baino txikiagoa da”, Gorka Buenoren arabera. Metodologien arteko konparazio xehea aurkitu daiteke aipatutako txostenean.

“Energia sortu gabe erraustu”

Zabalgarbiren aldeko argudio nagusietakoa da energia jartzen duela herritarren eskura, hondakinei aterabidea ematen dien aldi berean. Gorka Buenok azaldutakoaren arabera, ordea, “Zabalgarbik hondakin asko erraustu ditu energia-berreskurapenik gabe”. Zehazki, EHUko ikerlariak esan du azken urteotan hala izan dela 2013ko hiru hilabetetan eta 2014ko batean. “Bestetik, datuek erakusten dute Zabalgarbik batzuetan argindarra sortzen duela hondakinen energia berreskuratu gabe”, gaineratu du.

Argitu dutenez, Bilbon dagoen erraustegiak bi turbina erabilita sortzen du elektrizitatea: gas bidezkoa bata, lurrun bidezkoa bestea. Bigarren hori da hain zuzen erraustutako hondakinen energia berreskuratzen duena. Matxuratuta dagoenean –hainbat alditan gertatu da hori, horietako bat 18 hilekoa, 2006 inguruan–, ez da argindarrik sortzen erretako hondakinetatik, bestelako bideetatik baizik, “eta oso efizientzia eskasarekin” Buenoren berbetan.

Hori horrela, ezbaian jarri dute martxan hasi zenetik erraustegiak “hondakinetan oinarritutako energia elektrikoa sortzeagatik” jasotako diru-pizgarrien zilegitasuna. Izan ere, plantak eratutako energia osoagatik jaso ditu laguntzak Zabalgarbik, baina Ekologistak Martxanek egindako kalkuluen arabera energia horren %30 baizik ez da hondakin-errausketatik sortu.

Azkenik, aurreko urteetan egindako eskaria berretsi du Ekologistak Martxanek: Bizkaian hondakinak kudeatzeko eta tratatzeko sistemaren erabateko ikuskaritza egin dadila, bai diru-kontuei dagokienez bai hondakin kopuruei eta karakterizazioari dagokienez ere.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hondakinen kudeaketa Bizkaian
2024-01-30 | Uriola.eus
Zorrotzara iritsiko diren lixibiatuak jo-mugan

Bilboko Auzo Elkarteen Federazioak komunikatu bat eskaini du Gipuzkoako erraustegiko lixibiatuak Zorrotzara bidaltzeko asmoaren inguruan.


Bizkaiko hondakinen kudeaketa

Zaldibarko zabortegiaren hondamendiaz geroztik hondakinen kudeaketan Bizkaian dauden hutsuneak nabarmendu ditu talde ekologistak txosten batean. Azaldu duenez, hondakinak kudeatzeko plan berriaren zirriborroa oraindik ez da onartu eta 2016koa dago indarrean. Hondakin organiko... [+]


2022-11-23 | Uriola.eus
Artxandako zabortegiaren berrirekitzea salatu du Artxanda Parke Bai plataformak

Herritarren eta ekologisten plataformek Bilbo Handiko Metropoli parkea eskatu dute eta zabortegiaren irekitzea eta hedatzea salatu dute. Udalari, Eusko Jaurlaritzaren erabakietara “makurtu” dela egotzi diote. Aburtok, bi proiektuak bateragarriak direla adierazi du.


2022-03-02 | ARGIA
Barakaldoko hondakinen enpresa bat salatu du Ekologistak Martxanek

Barakaldoko Brutzeña auzoan hondakinekin lan egiten duen Contenedores Vascos baten aurkako salaketa jarri du Ekologistak Martxan elkarteak.


2021-06-08 | ARGIA
Zabortegiak handitu eta berriak ireki nahi dituzte EAEn

Zabortegien edukiera bikoiztu egin beharko da EAEn 2030 urtera arteko epean, Eusko Jaurlaritzak aitortu duenez. Horri aurre egiteko hainbat proiektu daude mahai gainean, egungo zabortegiak handitu eta berriak irekitzeko, hala jaso du Berria egunkariak.


Zabalgarbik ez du elektrizitaterik sortu martxotik gutxienez uztailera arte

Erraustegiak ez ditu hondakinak balorizatu martxoaren 26tik gutxienez uztailaren 11 arte, erregistroak eskura dauden azken eguna, Elektrizitatearen Merkatu Iberiarreko datuen arabera.


2020-06-15 | ARGIA
Hondakin organikoentzako konpost-instalazio deszentralizatuak iragarri ditu Bizkaiko Aldundiak

Udazkenerako instalazioak zein eskualdeetan jarriko diren erabakitzea aurreikusten dute aldundiak eta Garbiker foru sozietateak. Modu horretan konpostatzea handitzea eta garraioa gutxitzea nahi dutela adierazi dute.


2020-05-13 | ARGIA
Lemoizko zabortegi ondoan obrak egiteagatik kexa jarri du Ekologistak Martxan taldeak

Ekologisak Martxan taldeak erakunde publikoetan kexa jarri du Lemoizko Jata mendian Puente Baray Forestalek egin dituen lur-mugimendu eta zuhaitz-mozketengatik. Talde Ekologistak 2019an egindako azterketak erakutsia du inguruko zuhaitz-landaretzan lindanoa dagoela eta... [+]


2020-02-20 | ARGIA
JARRAIPENA | Ehun egun beteko dira larunbatean Zaldibarko luiziak Joaquin eta Alberto lurperatu zituela

Ostegun arratsaldean amildu ziren Zaldibarko zabortegiaren lurrak eta AP-8 autopistaraino heldu zen milioi erdi tona baino gehiagoko hondakin masa. Bi behargin desagertuta daude ordutik, eta hauen bila joandako larrialdi zerbitzuek, gauerdia pasatxo, ohiko hondakin ez... [+]


Proiektu honen aurkako borroka luzearen historia
Zabortegiak debekatu zituzten Zaldibarren 1997an, baita Udalak erreferenduma hitz eman ere

Ez da atzo goizekoa Eitzaga auzoan eskandalua eragin duen zabortegiaren historia. 2011n ireki bazuten ere, bi hamarkada atzera egin behar da hasierara iristeko. Zaldibarko auzo honetako bizilagun asko aurretik ere kexu ziren bertan zeuden beste zabortegiengatik. Deskontrolatuta... [+]


Amiantoa? Bost inporta...

Lehenago edo geroago azaleratzen dela, hori du amiantoak, izan heriotza aurpegiarekin, izan gobernu krisi itxura hartuta. Esku artean dugun arazo potoloenetako bat lurpean gordetzeak ez du askorako balio.


2018-09-21 | ARGIA
Incineration plant in Bilbao has buried 600,000 tons of waste without any control

Since 2005 Zabalgarbi incineration plant located In Bilbao, has dumped 600,000 tons of waste material –polluting substances that are left after burning residue materials–  at various sites in Biscay without taking proper control measures, Zero Zabor Bizkaian... [+]


2018-08-09 | ARGIA
Zallako zabortegian sutea izan da, bigarrena urte eta erdian

Ostegun goizean sutea piztu da Zallako zabortegian, 6:10ean, EiTBk informatu duenez. Suhiltzaileek 8:30 inguruan jakinarazi dute egoera kontrolatu dutela, baina operatibo luzea aurreikusten dutela. Hondakinak erretzeak askatzen dituen partikula toxikoak inguruko airearen... [+]


2018-05-11 | Miren Osa Galdona
Bosgarren edukiontzia zabalduko dute Bilbo osoan

Edukiontzi marroia, materia organikoa jasotzekoa, udalerri osora hedatuko duela iragarri du Bilboko Udalak.  Hainbat auzotan dauden ontzi zaharrak ordezkatu eta orain arte jarri ez den lekuetan berriak jarriko ditu; 1.500 edukiontzi berri guztira. Aurrerapauso pozgarria... [+]


Eguneraketa berriak daude