Birziklatzearen Nazioarteko Egunean protesta egin dute Donostiako Udalaren atarian, Errausketaren Aurkako Mugimenduak deituta, salatzeko Gipuzkoa osoan bere hiriburua dela gutxien birziklatzen eta zabor nahasi gehien sortzen duen udalerria.
Herri mugimenduek behin eta berriro salatua dutenez, Donostia hiriburua da Gipuzkoan gutxien birziklatzen duen udalerria. Urteak joan eta urteak etorri, gauzak ez dira hobetzen bere burua turismoaren eta iraunkortasunaren adibide erakutsi nahi duen udalean eta horregatik 2021ean Birziklatzearen Nazioarteko Egunean udal agintariei beren egoitzaren atarian exijitu diete hondakinen kudeaketa tamalgarri hori konpontzeko.
Birziklapenaren nazioarteko egunean Donostia da Gipuzkoa osoan gutxiena birziklatzen duena. Noiz arte luzatuko da egoera hau? Noiz hartuko dituzte neurriak hondakinen bilketa eraginkorra egiteko? pic.twitter.com/a1ZixkzxKL
— Erraustegiaren A.M. (@ErrausAurkMugi) May 17, 2021
Gipuzkoan hondakinen berrerabiltze, konpostatze eta birziklatze tasa txarrenak dauzkan Donostia, aldi berean, bi erraustegiren jabe da bere udal eremuan: Zubietako erraustegia eta Añorgako Cementos Rezola porlan-fabrika.
Bitartean, Gipuzkoako Foru Aldundiak ere ospatu du Birziklapenaren Nazioarteko Eguna azpimarratuz zein garrantzitsua den herritarren kontzientzia hartzea:
♻️♻️♻️
— Gipuzkoa Ingurumena (@OrainIngurumena) May 17, 2021
Gaur birziklapenaren nazioarteko eguna ospatzen dugu.#Ingurumena zaintzeko, hondakinen tratamendu zuzena ezinbestekoa da, baina inoiz baino garrantzitsuagoa kontzientzia handiagoa sustatzea.
Laburbilduz; murriztu, berrerabili eta birziklatzea-ren kontzientzia hartzea. pic.twitter.com/UD3Fshpovx