Baionan bizi den 34 urteko gizonezkoari atzeman diote Covid-19 birusa. Italian, Lombardia eskualdean, izan berri da.
Pirinio Atlantikoetako Prefeturak jakinarazi duenez, asteazken arratsaldean atzeman zioten birusa. Haren hurbileko pertsonekin harremanetan jartzen ari dira orain, birusa ez zabaltzeko argibideak emateko.
Euskal Herrian baieztatutako hamaseigarren kasua da.