Ostiral sainduko bake akordioa izenpetu zuten britainiarrek eta irlandarrek 1998an. Geroztik, IRAko 25.000 preso ohiez arduratu izan da Irlanda Iparraldeko Coiste erakundea, eta hortan segitzen du. Michael Culbert IRAko preso ohia eta Coiste elkarteko presidentea Euskal Herrian izan da joan den astean.
Harrera elkarteak gomitaturik Preso politikoen birgizarteratzea bake prozesuaren baitan izenburuko mintzaldian parte hartu du Baionan.
Kriztof Arotzarenak Michael Culbert elkarrizketatu du, Arturo Villanueva ari izan da itzulpen lanetan.Lehenik, birgizarteratzea hitza ez duela gustukoa erraiten dauku irlandarrak.