Saltoen bideoak biral egin direnetik Bilboko Udaltzaingoa zubia zaintzen ari da, Nerbioi ibaira salto egin ez dezan beste inork.
Bi bideo zabaldu dira sare sozialetan zehar, lehen bideoan gizon batek egiten du salto Nerbioi ibaira eta bigarren bideoan beste batek. El Correok adierazi duenez, Bilboko Udaltzaingoa zubia zaintzen ari da. Udaltzaingoak adierazi du ez dela asteburu honetan grabatu, baina bideoak beste hainbat pertsona salto egitera animatu ditzakeela ziurtatu du.
Bideoetan ingelesez atzerako kontaketa bat egin ondoren La Salve zubitik Nerbioi ibaira salto egiten dute ustez ingelesak diren bi gizonek.
La Salve zubiak 25 metro ditu eta gaizki salto eginez gero edo gaizki eroriz gero, hiltzeko arriskua dago. Zubietatik salto modu profesionalean egiten dutenek teknika garatuak dituzte eta modu jakin batean erortzen dira, minik ez egiteko lepoan, bizkarrean edo belarri barnean.
Bideoetan susmatu daiteke salto egin duten bi gizonak ez direla zauritu, nahiz eta haietako batek ia lagunen gainean egin salto.
Ostia, esto no había visto, turistas británicos tirandose del puente de La Salve en Bilbao. No sé si querían emular el campeonato de saltos de Red Bull o se pensaban que estaban en Mallorca. En cualquier caso una temeridad, hay 25 metros de altura!!pic.twitter.com/R1n6SoiH0g
— Malcolm iXa ? (@ideiazabaldub) July 15, 2022
Giris Ingleses hoy en Bilbao haciendo balconing desde el puente de la Salve.... pic.twitter.com/EV8DvafldR
— Cayo Marius (@GAU_DEUM) July 14, 2022