Bioterra “eko esperientzia” prest da Irungo Ficoban

  •   Laugarren edizioan, ohiko egitarau eta eskaintzaz gain ikusleentzako hainbat berrikuntza izango dira, baita jarduera paraleloen programa bat ere

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2017ko ekainaren 01an - 10:15
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Irungo Ficoban izango da Bioterraren laugarren edizioa, produktu ekologikoen, bioeraikuntzaren, energia berriztagarrien eta kontsumo arduratsuaren azoka. Ficobako hiru pabilioiak beteko dituzte hainbat autonomia erkidegotako eta Iparraldeko 170 erakusketari baino gehiagok.

Bioterraren erakusketa hiru erabilera eremu handitan antolatu da. Bat produktu eta ekimen ekonologikoena da  eta nekazaritza ekologikoko elikagaiak, kosmetika eta ehunak egoteaz gain, bertan emanen dute kudeaketa ekologikoko ekimenen berri ere, Bioterra Gunea izanen da.

Naturall Gunean osasunarekin eta ongizatearekin zerikusia duten sektoreak bilduko dituzte. Ingurunearekiko ikuspegi arduratsua eta erres­petuzkoa dutenak egonen dira bertan.

Eskaintza osatzeko, Geobat gunea ere jarriko dute Ficoban, bioeraikuntzaren eta energia berriztagarrien gunea; irtenbide profesionalak izanen dira, eraikuntza osasungarria eta ingurumena errespeta­tzen duena lantzeko; kontsumoa murriztu eta energia naturalak aprobetxatzen dituzten ins­talazio energetikoak eta Ekonomia Berdean lana egiten duten profesionalak eta enpresak.

Ikusleentzako hainbat berrikuntza

Aurtengo proposamenean hitzaldien programa nabarmentzen da, aditu ugari izanen baita hiru egunetan; Biobeauty Gunea kosmetika ekologikoaren txokoa da, hitzaldiak eta erakustaldiak izanen dira bertan; Sukaldean sukaldaritzako erakusketak eginen dira; antzerki eta askari Eko osasungarriak txikienen­tzat; terapien erakusketak; Bioterrako erakusketariek beren produktuak eta zerbitzuak aurkezteko gunea; geobiologiako erakusketak edo haurrak sentsibilizatzeko jarduerak. Jarduera horiek guztiak eta gehiago Bioterrako web orrialdean  (http://bioterra.ficoba.org) daude zehaztuta.

Aurten jarduera paraleloen programa bat ere izanen da: Bioterra Yoga Day. Bioterrazan eskainiko den master class bat. Gune gastronomiko hau iaz inauguratu zen kanpoaldean eta aurten handitu egin da, iaz hagitz harrera ona izan zuelako. Bioterrazan bisitariek sukaldaritzako eskaintza zabala izanen dute, Azokara etorriko diren erakusketariei esker.

 

Albiste hau Erran.eus-ek argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra


Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
Patxi Gaztelumendi
#2
Mikel Basabe Kortabarria
#6
Arantza Gutierrez Paz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Eredu ekologikoak
2024-03-28 | Itxaro Borda
Open Bar

Ikusi ditugu alimaleko traktoredun nekazariak, bideak, zubiak, mugak blokeatzen, eta bihotzak “krak!” egin zigun elkartasunez, geu ere laborari haurrak garelako eta anaiak, oraino, etxaldeak aitzina eramaten tematzen direlako. Manifestariak entzun ditugu normak... [+]


2024-03-11 | Garazi Zabaleta
Gu zu bio
Ontziratu gabeko garbiketa produktu ekologikoak, Bermeoko dendan

Ateak ireki berri ditu Bermeon Gu Zu Bio dendak, otsailaren 17an egin baitzuten inaugurazio ekitaldia. Edurne Zulueta Aranguena da proiektuaren bultzatzailea, eta berak azaldu bezala, garbiketako produktuei lotutako kontsumoari buelta bat eman nahi izan dio egitasmoarekin... [+]


Euskal ospitaletan elikadura sistema iraunkorrak garatzeko txinpartaren bila

Kontratazio publikoa tresna baliotsua da erakunde publikoen berrikuntza-politikarako. Elikagai jasangarrien erosketa publikoak egungo ekoizpen- eta kontsumo-ereduak aldatzeko gaitasuna du. Ospitaleak ere funtsezkoak dira horretan. Renascence ikerketak osasun-zerbitzuetan... [+]


2023-10-11 | Leire Artola Arin
Emakume baserritarrak, funtsezkoak bezain ahaztuak

Baserritar bat abereak gobernatzen edo traktorea gidatzen irudikatu beharko bagenu, ziurrenik gizon heldu bat imajinatuko genuke. Erreportaje honetarako elkarrizketatu ditugun baserritarrek, ordea, erakutsi digute iruditeria folkloriko horren atzean badaudela landa eremutik... [+]


2023-08-22 | ARGIA
Udako Azoka Ekologikoak martxan dira eta ekoizpen ekologikoa gora doa EAEn

EAEn 2.600 elikagai desberdin daude eredu ekologikoan ziurtatuta. Bertako elikagai ekologikoen "aniztasun hau plazaratzeko" Udako Azoka Ekologikoak antolatu dituzte EAEko 14 herrietan elkarlanean, herrietako kontsumo taldeek eta hiru lurraldeetako ekoizpen... [+]


2023-08-22 | Ilargi Manzanares
Andreu Escrivà: “Kapitalismoaren jasangarritasunak gaur egungo egoera mantendu nahi du, eta sostengaezina da”

El Salto-k Andreu Escrivá ikerlari eta ingurumen-adituari elkarrizketatu du, bere azken liburuaren harira, "Contra la sostenibilidad". Bertan, kapitalismo berdeak bere burua indartzeko erabiltzen dituen estrategiak azaldu ditu, eta nola jasangarritasunaren ideia... [+]


2023-05-08 | Garazi Zabaleta
Zituene
“Hemen hurbilean pastarik egiten ez zelako abiatu genuen proiektua”

Oreretako Erdiko kalean bada pasta egiteko obradore eta denda berezi bat: Zituene. 2016an eman zituzten lehen pausoak proiektuaren sortzaile diren Iker Eizagirre Gallardok eta Naiara Retegi Lekuonak. “Pasta oinarrizko elikagaia dela eta hemen inguruan horrelako proiekturik... [+]


Eguneraketa berriak daude