argia.eus
INPRIMATU
Glefaran Biomasa enpresaren kutsadura salatzeko manifestaziora deitu dute
  • Larunbatean 17:00etan egingo dute elkarretaratzea, Gueñeseko Aranguren Plazatik irten eta enpresaren sarreraino.

Igor Galarza Intxausti @IgorGalarza 2020ko urtarrilaren 22a
Irudia: GueƱes Bizia Plataforma

Biomasa enpresa horren lana egunean 350 tona eukalipto eta pinu enbor erretzean datza, Gueñes Bizia Plataformak azaldu duenez: "Horrek suposatzen du, egurra lehortzeko prozesu baten ondoren, 1000 tona basoren mozketa".

Plataformak jakizarazi du Zientzia Ikerketen Kontseilu Nagusiak kasua aztertu dutela. Kontseiluko langileek ohartarazi zieten horrelako jarduerarik ezin dela egin hirigunetik bost kilometro baino gutxiagora.

Plataformak gogora ekarri ditu 800 ikerlarik 2018an Europako Parlamentuan aurkeztu zuten kexua. Biomasa erretzearen bidez energia lortzea baztertu egin behar dela aldarrikatu zuten, guztien artean kutsadura gehien sortzen duena delako.