argia.eus
INPRIMATU
“Indarkeria sexista sistemak berak egiten duela konturatu behar gara, eta erantzun”
  • Pikara aldizkari digitalak Maitena Monroy autodefentsa feministako bultzatzailea elkarrizketatu du. Indarkeria sexista era askotan jasan daitekeela jakinarazi du eta hainbat pasarte ekarri ditugu gurera.

Ainhoa Mariezkurrena Etxabe 2012ko abenduaren 06a
Maitena Monroy autodefentsako irakasle feminista

Emakumeek indarkeria sexistari erantzuten diogu. Zergatik instituzioek ez?

Egoera pertsonala gainditzeko gai ez den emakumeen irudia zabaltzea interesatzen zaie, emakumea biktima irudikatzeak are indartsuago egiten dituelakoan. “Ez kezkatu laztana, zu babesteko nago” bezalako mezuak zabaltzen dituzte. Orain printzea Estatu bihurtu da.

EAEko Gobernuak eskoltak jartzen dizkie biktimei.

Emakumeen eskubideak babesteko emakumeak babestu nahi dituzte (ahulak kontsideratzen dituztelako). Guk emakume eta gizon hitzen esanahia jarri nahi dugu zalantzan, desberdintasuna ukatuz. Emakumeei babesa eskaini beharrean erasotzaileak kontrolatu beharko lirateke.

Ikara sexuala eragiten digun kontrol soziala ematen da, paralizatzen gaituena, biolentzia sexistaren biktima irudikatzen gaituena. Gizonenganako mendekotasunean oinarritutako jendartea da hau. Gure janzkera kontrolatzen dute, jarrera, harremanak… Krisi ekonomikoak ere jokabideak diziplinatzeko balio die, mugimendu soziala ekiditeko.

Baina, ez dago gaizki babestuta sentitzea.

Babesa norberak egin behar du. Autodefentsa tailerretan emakume askok bakardadearen beldurra azaltzen dute norbaitekin ez egotea arriskutsua delakoan. Bakarrik egotean gauza gutxiago egitera ausartzen dira.

Nola hautsi emakume ahularen eredu horrekin?

Indarkeria sexista jendarte sistemak berak egiten duela konturatu behar gara, eta erantzun. Beste indarkeria kasuetan ez da ahuleziaren irudia zabaltzen. Milaka dira indarkeria sexistaren aurka dauden emakumeak.

Elkarrizketa osorik Pikara aldizkari digitalean