argia.eus
INPRIMATU
Bineten bidez ere egin zaio azken agurra Salvador Lavado ‘Quino’ marrazkilariari
  • 88 urterekin hil da Salvador Lavado 'Quino', Mafalda pertsonaia ezagun eta estimatuaren egile argentinarra. Nazioarteko umorista grafiko garrantzitsuenen artean denaren heriotzak anitz mindu ditu, tartean marrazkilariak. Askok bineten bidez egin dizkiote eskertzak eta agurrak. Jarraian duzue lagin bat.

Jenofa Berhokoirigoin @Jenofa_B 2020ko urriaren 01a

1973an agertu zen azken aldikoz Mafalda haur antikonformista, eta alta, haren gogoetek, kexuek zein analisiek gaurkotasun ikaragarria dute. Duela lau belaunaldi errandakoak gaurkorako balio du, mundua aldatu ez balitz bezala. Eta bospasei urteko umearen aurpegia ezagun dugu anitzek, baita gerora sorturikook ere. Mafaldaren sortzailea Salvador Lavado 'Quino' artista handia zelako marka.

Argentinar artista hau zendu zaigu irailaren 30ean, 88 urterekin. Bere talentuaren heineko agurra eta eskertza jaso ditu 'Quino'k, nola ez marrazkiaren bidez, bineta-egileen partetik besteak beste. Hasteko, Euskal Herrian izan du oihartzun handia artistaren heriotzak, eta Unai Iturriaga zein Patxi 'Zaldieroa' Huarte marrazkilariek ederki omendu dute:

 

Aipagarria BERRIA egunkariak 2020ko urriaren 1eko azalean ere Mafalda bakarrik eta pentsakor irudikatu izana.

Nazioarteko hainbat bineta-egilek ere dute artista agurtu eta omendu. Horra hor batzuk:

Brasilgo Carlos Latuff artistak:

Le Hic ezizenez ezaguna den Hichem Baba Ahmed artista aljeriarrak:

Venezuelako Fernando Pinillak:

Txileko Nagu Natalia Gutierrez ilustratzailearena:

Italiatik Enneesse artistarena: