2015eko maiatzaren 17an Gasteizko Andra Mari Zuriaren plazan herri harresia osatu zuten ehunka kidek, hiru orduz Aiala Zaldibar, Igarki Robles eta Ibon Esteban babestu eta atxiloketa saihesteko. Mobilizazioan parte hartu zuten hainbat kide atxilotu zituen Ertzaintzak eta horietako bederatzik bi urteko kartzela zigor eskaerak eta isunak jaso zituzten uda hasieran. Urrian eta abenduan epaituko dituzte.
2010ean 28 gazte atxilotu zituen Espainiako Poliziak, Segiko kide izatea egotzita. Askok torturak salatu zituzten. 2014an epaia jaso zuten eta Auzitegi Nazionalak haietako zazpi zigortu zituen. Tartean, Aiala Zaldibar, Igarki Robles eta Ibon Esteban, seina urteko kartzela zigorrarekin. Desobedientziaren bidea aukeratu zuten eta 2015eko maiatzaren 17an herri harresia osatu zuten ehunka lagunek Gasteizen, hiru gazteen atxiloketa ekiditeko.
28 gazteen aurkako epaiketak urtarrilean amaitu ziren eta aske dira denak, errugabeak zirela frogatu ostean.
Herri harresian atxilotutakoen epaiketak urrian eta abenduan izango dira. Tartean da Oier Martinez del Campo gasteiztarra: urriaren 10ean epaituko dute, beste kide batekin.
Gasteizko Harresiak deituta asanblada egin zuten irailaren 21ean, datozen epaiketei erantzuteko. Mobilizazioak iragarri dituzte.
Aiala, Ibon, Igarki ta beste 25ak aske dira, bai, baina harresian atxilotutakoen aurkako epaiketak datoz orain, 4 gasteiztarrenak tartean
— Gasteizko Harresia (@GasteizHarresia) 2016(e)ko irailak 22