Hiri edo herri ezberdinetako abeslariak kantu esklusibo batean batuko dira "cypher" kontzeptua oinarri hartuta.
Dagoeneko lehen saiakera egin dute Gatom, Aneguria eta Markes Iraizoz abeslariek Euskal Hip Hop Herria webgunearen babesarekin (hemen ikusi!)
Euskal Herriko hip hop, soul, reggae... eszenari lotutako soinuak bultzatzeko proiektu berria jaio da: Biltzarra. Honen bidez, “cypher” kontzeptuan oinarriturik, hiri edo herri desberdinetako rap abeslariak batuko dituzte eta kamera aurrean eta kalean kantatzen grabatuko dituzte, "zintzotasunez, eta ahotsak era naturalean" jasotzeko asmoz. Ekimen honek Euskal Hip Hop Herria webgunearen babesa jaso du eta dagoeneko lehenengo saiakera burutu dute ondoko artistekin: Gatom, Aneguria eta Markes Iraizoz.
Gatom
Bermeoko raperoa, 2008n egin zuen lehenen grabaketa eta da orduz geroztik lau lan argitaratu ditu, azkena, Esnea, Hil, Gazta, Tiro, Pum (2015).
Aneguria aka La kieta
Bilbo ordezkatzen duen emakume polifazetikoa. Aurretik Lapiko Klika eta La Dolçe Rima taldeetako kide izan da. Gaur egun, La Basurekin zuzenezkoetan aritzeaz gain, "Eskina Femenina" proiektua sortu du. Lan berria prestatzen ari da.
Markes Iraizoz
Gasteizko Kodigo Norte taldeko partaidea da: Bost lanetan eta hiru bideoklipetan parte hartu du. Bestetik, Sorkun, Green Valley, Junior Reid, Gasteiz Big Band, Bad Sound System... bezalako artistekin lan egin du. Bere kabuz bi lan argitaratu ditu, azkena, Musicamina 2015an, Elfer ekoizlearekin batera.
Oharra: Albiste hau Entzun! webgunetik ekarria da Creative Commons lizentzia libreei esker.