argia.eus
INPRIMATU
Billy el Niño hil da koronabirusaz
  • Koronabirusaren ondorioz hil da, egindako torturengatik epaitua izan gabe.

ARGIA @argia 2020ko maiatzaren 07a
Billy el Niño Audientzia Nazionaletik ateratzen (Argazkia: ElDiario.es)

Publico.es bidez jakin da ostegun goizean zendu dela Juan Antonio Gonzalez Pacheco, Billy el Niño ezizenez ezagutua. Pachecok COVID-19 zeukan, eta egunak zeramatzan Madrilgo San Francisco de Asis ospitalean.

Polizia izandakoa zen Billy el Niño, eta 70eko hamarkadan Brigada Politiko Sozialeko inspektore aritu zen. Frankismo garaian egindako tortura sistematikoengatik da ezaguna. Gauzatutako torturengatik hainbat salaketa zituen, baina epaitua izan gabe zendu da.