Korrika Batzordetik herrian zehar Korrikako plastikoak eta kartelak jartzeko baimena eskatu zioten Udalari eta alkateak pertsonalki ezetz erantzun zuen. Hala salatu du Villabonako Euskal Herrian Euskarazek, Tolosaldeko Atarian.
“Nola da posible Korrika bezalako euskararen aldeko ekimen erraldoi eta anitzaren kartel eta plastikoak zentsuratu nahi izatea? Euskal Herri osoan Korrikako propagandarik gabeko herri bakarra Villabona izatea nahi” al duen galdetzen dio elkarteak Maite Izagirre alkateari.
Apirilaren 12 gauean udaleko ordezkariek Korrikako lekukoa eramango dutela eta “azalpen logikorik ez duen kontraesan galanta” dela ere nabarmendu dute.