argia.eus
INPRIMATU
Bilkura klimatikoa “negozio berdea” dela salatu dute Munduko Bankuaren aurkako protestetan
  • Asteartean hasi eta ostegunean amaituko den Munduko Bankuak Barakaldoko BECen egiten ari den Innovate4climate bilkura klimatikoaren aurkako manifestazioa egin dute asteazkenean. Ostegunerako Yayo Herrero militante ekofeministaren hitzaldia antolatu dute Bilborock aretoan, 19:00etan.

Leire Rodriguez Garmendia @leirero_22 2023ko maiatzaren 25a
Argazkia: Friday For Future Bilbao.

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak, EH Kapitalari Plantok eta Jauzi Ekosozialak deitu dute manfiestazioa, besteak beste. Bilboko Plaza Eliptikotik abiatu dira Euskal Herriko zenbait eragile ekologista, sozial eta sindikal.

Bilkura klimatikoa energia lobbyen estrategiaren barruan dagoela eta "negozio berdeko nitxoa" sortzeko helburua duela salatu dute.