Atxuritik sartu ziren Bilbo hirira tropa nazionalak duela 80 urte. Horregatik hiru egunez luzatuko diren ekitaldietako lehena Atxurin izango da gaur 19:00etan, Santos Juanes plazan "Bilboko jausieraren 80. urteurrenaren oroimenez".
Tropa frankistak duela 80 urte sartu ziren Bilbon. Frankismoaren Aurkako Kereilaren Euskal Plataformako kideek gaur azaldu dutenez, hiriaren erorketaren 80. urteurrena "ez da bakarrik oroimen kontua baizik eta mobilizazio kontua". Izan ere, Josu Ibargutxi abokatuaren hitzetan, 80 urte hauek "ez dira dohainik pasa", eta oraindik ere Frankismoaren aztarnak "nabariak" direlako "mobilizazioa beharrezkoa da", batik bat, inpunitateak, "inpunitate osoak", jarraitzen duelako oraindik. Estatu espainiarrean "gobernuek eta alderdiek babesten duten inpunitatea".
Adibide gisa jarri du joan den irailean Estatuko Fiskaltza Nagusiak onartutako xedapen orokorra. Neurri horrek "nazioarteko jurisdikzioari ere ez dio uzten Frankismoaren krimenak epaitzen ez ardurak ikertzen".
Euskal plataformak garbi zuen 80. urteurrena "mobilizatzeko urtea" ere bazela. "Zorionez", plataformako lagunak ez daude bakarrik, hainbat alderdi eta sindikatuk bat egin dute antolatu dituzten ekimenekin.
Mobilizazioak
Gaur, hilak 16, Santos Juanes plazan (Atxuri) "Bilboko jausieraren 80. urteurrenaren oroimenez" ekitaldia prestatu dute 19:00etan. Atxuritik sartu ziren hirira tropa nazionalak, eta lehen ekitaldia bertan egitea erabaki dute arrazoi horregatik.
Ekainaren 17an, Frankismoarekin amaitu, demokrazia berpiztu lelopean manifestazioa egingo dute 18:00etan Eliptika plazatik hasita. Bertan dago, Ogasun Ministerioaren eraikinean oraindik ikur frankista handia. "Zorionez, arranoa desmuntatzeari ekin diote", adierazi du Ibargutxik.
Igandean, hilak 18, bi ekitaldi izango dira. Biak Artxanda aldean. Lehena, 11:00etan, Egirletako gurutzean, Santo Domingo gainean. Karlistada garaitik bertan badago ere, gurutzeari, "sinbologia frankista ezarri zioten", eta hortaz "Bilbo suntsitu zutenei" gorazarre egiten dien monumentua izaki, "protesta" ekitaldia egingo dute.
12:30ean La Huella eskultura handiaren inguruan urteroko ekitaldia antolatu dute "askatasunaren alde hildako miliziano eta gudariei gorazarre egiteko". PPk izan ezik, gainerako alderdi guztiek bat egin dute deialdiarekin.
Albiste hau Bilboko Uriolak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra
Nafarroako Fusilatuen Senitartekoen Elkarteak gogor kritikatu du Iruñeko Erorien Monumentuaren inguruan EH Bilduk, Geroa Baik eta PSNek egindako akordioa. "Pedagogia" egiteko toki hobeagoak daudela dio eta interpretazio zentroari Maravillas Lamberto izena... [+]
Iruñeko Erorien monumentua faxismoaren salaketarako eta memoria demokratikorako Maravillas Lamberto interpretazio zentroa bilakatzea adostu dute EH Bildu, PSN eta Geroa Baik. Eraikinaren parte bat eraitsiko dute, eta adiera frankistako elementuak kendu edo estaliko... [+]
"88 urteko isiltasuna nahikoa da; gure herritarrek behingoz aitortza ekitaldi bat merezi dute"
Espainiako eta Frantziako Estatuak “nazio askapen mugimendua ito” nahi dutela ohartarazi du Sortuk, eta Santi Brouard eta Josu Muguruza HBko militanteen erailketak estatu biek egiten duten “gerra zikinaren parte direla” adierazi du.
Saturraran Elkarteak antolatuta, Oroimen Eguneko ekitaldian batu dira larunbatean 1939tik 1944 bitartean Saturrarango Emakumeen Kartzela egon zen inguruan, bertan preso egondako emakume eta umeak oroitu eta omentzeko.
Egun hartan Espainiako Poliziak bost langile hil zituen eta dozenaka zauritu. Orain, identifikatu gabeko beste zazpi zauritu aurkitu dituela iragarri du Martxoak 3 elkarteak. Oraindik, alabaina, ez dute lortu zauritutako beste 20 pertsona identifikatzea.
Espainiako Gobernuak dokumentu bat helarazi die Salvador Puig Antichen arrebei, Oroimen Demokratikorako ministro Ángel Víctor Torresen eskutik. Frankismoak anarkista katalanari jarritako heriotza kondenaren “baliogabetasun akta” dela diote. Harrigarria... [+]
Gaur gauean, urriak 17, 88 urte faxistek Jose Ariztimuño, Aitzol, hil zutena. Fusilamendu pelotoiaren aurrean ez zuela isilik gelditu nahi irakurri berri dut. Soldaduei tiro egitea kosta egin omen zitzaien, behin eta berriz agindu behar izan omen zieten su egiteko. Hala... [+]
“Gaur eguerdiko albistegian, zuen hiriburuko alkatea ikusiko duzue, torturatu gintuen gorputz militarrari hiriko plaza nagusia eskaintzen. Gaur eguerdiko albistegian, gure lagun eta senideak hil zituen egitura ikusiko duzue gure kaleetan desfilatzen. Eta guk, beste egun... [+]
La Cumbre Jauregia biktimen aitortzarako, erreparaziorako eta dibulgaziorako gune bilakatzeko proposamena egin dute memoriaren inguruan dabiltzan hainbat taldek eta Joxean Lasa eta Joxi Zabalaren senideek. Memoria Demokratikoaren Legearen arabera, eraikina Donostiako Udalaren... [+]
1944an, Stauffenberg-en agindupean, Hitler bonba batekin hiltzen saiatu ziren, soldadu eta herritar alemaniar batzuen artean prestatutako ekintza baten. Hurrengo hilabeteetan naziek 90 pertsona exekutatu zituzten ekintza haren ondorioz.