argia.eus
INPRIMATU
Errefuxiatuen aldeko kanpaldiarekin jarraitzea erabaki dute Bilbon, Udaltzaingoak igandean hustu arren
  • Astelehen goizean egindako prentsaurrekoan jakinarazi dute kanpaldiarekin jarraituko dutela asteazkena arte, nahiz eta igande gauean Bilboko Udaltzaingoak hau hustu. "Kanpingak berriro ere kentzen badizkigute, herritarrei eskatuko dizkiegu". Igande gauez hustu zuen gunea Bilboko Udaltzaingoak, 22:00 aldera. OEEk (Ongi Etorri Errefuxiatuak) jakinarazi duenez, Hiritarren Segurtasun zinegotzi Tomas del Hierroren aginduz esku-hartu dute agenteek, nahiz eta deialdia legezkoa izan.

ARGIA @argia 2018ko urriaren 15
Berriro muntatu dute kanpaldia Bilboko Areatzako Tinglatuetan. (Argazkia: Pikara Magazine)

Migratzaile eta errefuxiatuen harrerari dagokionez instituzioak izaten ari diren konpromiso falta salatu eta Euskal Herrira heltzen diren norbanakoei babesa adieraztea zuen helburu Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformak deitutako kanpaldiak. Urriaren 14tik 17ra arteko kanpaldiaren lehen egunean, baina, kanporatuak izan dira Areatzako Tinglatuetan tokia hartua zuten kanpin denda eta norbanakoak.

Bertara itzuli dira astelehen goizean, eta kanping dendak berriro muntatu. "Kanping dendekin gaude hemen kalean geratzen ari baikara. Kanping denda elementu sinbolikoa da eta izaten jarrituko du. Kontzentrazioak asteazken arte jarrituko du", adierazi dute prentsaurrean, Pikara magazinek jaso duenez.

Gertakaria “adierazteko eta manifestatzeko askatasunaren kontrako erasoa” dela salatu du plataformak, bai eta “udal aginpideen gehiegikeria” ere.

Igande gaueko hainbat bideo jarraian: