argia.eus
INPRIMATU
Euskaraz egiteagatik isuna jaso zuen herritarraren gizalegea zalantzan jarri du Bilboko Udaltzaingoak
2018ko urriaren 02a
Bilboko Udaltzainak txosnagunean (argazkia: Bilboko Konpartsak).

Agenteak dokumentazioa eskatutakoan larderiazko adierazpenak egin zituela eta jarrera oztopagarria izan zuela adierazi dio Zarragari, “beharbada agentea emakumezkoa zelako”.

Hizkuntz Eskubideen Behatokiak Bilboko Udaleko udaltzainen zuzendariak idatzian erabilitako tonu gogorra eta bidegabea salatu du. Herritarraz egindako balorazioak desegokitzat jo ditu. Behatokiak gogorarazi du gertaera hau ez dela isolatua Bilboko Udalean. Babesa eskaini dio Behatokiak Zarragari eta euskaraz bizitzeko ahaleginean indartsu agertzen diren guztiei.

Hizkuntza eskubide urraketa jasan zuen Arkaitz Zarragak Udalean kexa jarri ondoren idatzia jaso du Udaltzainen buruaren izenean eta idatzi osoa publiko egin ez badu ere hainbat zati twitterren agertu ditu.

Hona idatzia jaso eta Zarragak berak egindako txio haria:

Jarraian Bilboko Udalaren erantzun ofiziala.