Bilboko Hiri Segurtasunerako zinegotziak adierazi du sutearen arrazoiak udal jardunarekin lotzeko frogarik ez dagoela. Horrekin batera, ezbeharra gertatutako etxebizitza erortzeko arriskurik ez zegoela informatu du. Oposizioa irmo agertu da udal gobernuaren kontra.
Bilboko Hiri Segurtasunerako Asier Abauntzak, Hiri Plangintzako zinegotzia Tomas del Hierrok eta Gizarte Ekintzetako arduraduna Iñigo Pombok agerraldia egin dute maiatzaren 27an Bilboko Zorrotza auzoan jazotako suteak jendartean eta oposizioan harrotu duen hautsa dela-eta. Abauntzak adierazi du sutearen arrazoiak lotzeko frogarik ez dagoela. Horrekin batera, ezbeharra gertatutako etxebizitza erortzeko arriskurik ez zegoela informatu du, nahiz eta etxe barruko argindar instalazioa egokitu gabe zegoela onartu duen. Hala ere, jabeei hori hainbat aldiz aldatzea eskatu zietela azpimarratu du. Datuen arabera, etxebizitzako ordezkari batek obra-baimena eskatu zuen eta behin-behineko lanentzako koadro elektrikoa instalatu zen, haatik, argindarra egokitzeko lana ez zen inoiz burutu.
Del Hierroren arabera, sutearen egunean protokolo guztiak behar bezala ipini zituzten martxan, eta segurtasun zerbitzuak ongi koordinatu zirela adierazi du. Azaldu duenez, larrialdiei abisua beranduegi bidaltzeak ezinezkoa egin zuen lau pertsonen bizitza salbatzea. Ertzaintzak gertatzen ari zenaren berri emateko lehen deia 06:34ean jaso zutela informatu du eta suaren eta kearen oinazeak ikusita, sutea eskaileren kutxaren oinarrian hasi zela ondorioztatu dute. Hiri Plangintzako zinegotziak ezbeharra jazotako inguru osoko eraberritzea iragarri zuen, baita hiri-antolamendutik at dauden eraikin guztiak desjabetzeko asmoa ere.
Oposizioa irmo mintzatu da kasuari buruz. Aitziber Ibaibarriaga EH Bilduko bozeramaileak autokritikarik ez egitea egotzio dio Udalari. Udalberriko Carmen Muñozek esan du Udalak istripu bat gertatzen denean baino ez duela erantzuten eta auzoen arteko desoreka azpimarratu du. Azkenik, Luis Eguiluz PPko bozeramaileak zehaztu du biztanle orok etorkizuna izan behar dutela, eta, hortaz, "lagundu egin behar zaien arren, laguntzen utzi behar dutela, eta beti ez dela erraza izaten".
Zorrotzako Taldeen Koordinakundeak maiatzaren 31n egindako agerraldian esan zuen "ikertuta eta egiaztatuta dagoela" su hartu zuen Barinaga kaleko eraikinaren egoera kaskarrak, eraikinaren aintzinatasunak eta bizilagunen bazterkeria egoerak "harreman zuzena" duela. Familia kaltetuak Marcos Garcia Montes abokatuaren laguntzaz epaitegira eramango du Bilboko Udala hilketa zuhurtzigabea, kalteak eta arduragabekeria egotzita.
Albiste hau Bilboko Uriolak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra
Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak eta Harituk Iruñeko Udalak etxegabeentzat eskaintzen dituen baliabideak kritikatu dituzte: "Ogi apurrak dira", adierazi du Martin Zamarbide Harituko kideak. Behin behineko zenbait "aukera" ematen... [+]
Donostiako Harrera Sareak belodromoko arkupean oztopoak jartzea salatu du. Zehazki, azken egunotan jarri dituzten hesien aurka egin dute sare sozialetan. Zabaldutako adierazpenetan adierazi dutenez, udala muga horiek jartzen dabil etxerik gabeko donostiarrek bertan lo egin ez... [+]
Kolorea eta argia ez ditu bereizten, ez du itsu ez garenok bezala ikusten, bestela baizik. Ez gaitu ikusten, ez dugu bera ikusten. Itsu gara bata bestearentzat. Hizketan hasi orduko ikusi dugu elkar, haren euskara segiduari gozo segitu diogu, hikarik naturalenean. Berak ekarri... [+]
Gizarte-bazterkeria arriskuan dauden 10 eta 14 urte arteko haur migratzaileak eta haien mentore izan nahi duten ikasle helduagoak (goi mailako ikasketak egiten ari direnak) elkartzen ditu Urretxindorra proiektuak. Proiektuaren bederatzigarren edizioa abiatu berri da eta 37... [+]
Sokatirarako jantzi ofizialei buruzko arauek diote emakumeek gona jantzi behar dutela, eta gizonek prakak. Emakumeak hori amaitzeko eskaera egina zuen, baina aurten ez diote utzi galtzekin lehiatzen. Eztabaida "luze" joango dela erantzun diote.
2013an, Magdalena Piñeyrok Stop Gordofobia (Stop Lodifobia) ataria sortu zuen beste kide batekin batera: garai hartan, jende gutxik zekien zapalkuntza horri buruzko ezer. Plataformak lan handia egin zuen terminoa Espainiako Estatuan zabaltzeko, eta, hamar urte geroago,... [+]
1977ko azaroaren 9an, María Isabel Velasco Gutierrezen gorpua aurkitu zuten Basauriko presondegiko ziega batean, kiskalita. 23 urte zituen. Istripua, arduragabekeria edo hilketa izan ote zen argitzeko dago oraindik. Velascoren kideek
–Bilboko Gorte kaleko... [+]
Enpresa, erakunde eta eragileen arteko Truke esperientziak antolatu ditu Beterri Saretuz ekonomia eraldatzailearen ekimenak, eta Jennifer Alonsok maiatzaren 11n Hernanin egingo duten hirugarren saioan parte hartuko du, inklusioaz hitz egiteko. Sutargi enpresan, bazterkeria... [+]
Hamar egun daramatza familiak argindarrik gabe, estatu mailan indarrean dagoen moratoria urratuz, Auzoan Bizi etxebizitza sareak salatu duenez. Berakahren antzeko jarrerak “ohikoak” direla ziurtatu dute.
Shaky, Violeta, Arsalan eta Zhara ziren. Bikotea eta 3 eta 4 hilabeteko haien seme-alabek osatutako familia. Beste lau pertsonekin batera bizi ziren Bartzelonako Tetuan plazan okupatutako etxabe batean. Banku baten egoitza izan zen espazioa, hark itxi eta deslai utzi zuen arte... [+]
Ikasleen erdiak arrunki jasotzen ditu eskolaz kanpoko klase partikularrak, eta hirutik bi noizbait joan da partikularretara. Ikasle Abertzaleek egindako galdetegien emaitza da, baina klase hauek “ez dira ikasteko borondaterik ez duten ikasle alferren errefortzurako... [+]
Africa United elkarteak prentsaurrekoa eman du Espainiako Poliziak atxilotu zuen toki berean. Estatuak gertatua “isilarazi” nahi duela eta Ndiayeren familiak ez duela inolako kalte ordainik jaso salatu dute.