argia.eus
INPRIMATU
Bilboko Udalak atzera egin eta kontratatu du haurdun egoteagatik lanik gabe utzi zuen suhiltzailea
Axier Lopez @axierL 2021eko maiatzaren 21
Argazkia: Bilboko Udala

Bilboko Udaleko Giza Baliabideen arloak erabaki du haurdun egoteagatik lanik gabe utzitako suhiltzaileari kontratua egitea. Hala jakinarazi du ELA sindikatuak.

Lan-osasuneko protokoloei jarraituz, suhiltzaileari zegokion bere baldintzetara egokitutako lanpostu batera berregokitzea; baina, Bilboko Udalak lan-poltsak kudeatzeko irizpideei jarraituta, kontratu gabe utzi zuen. Haurdun egonda, ezin duela suhiltzaile-lanik egin, argudiatu zuen Bilboko Udalak..

Orain jarreraz aldatu du Bilboko Udalak eta, egungo legedia kontsultatuta, kontratua egitea dagokiola erabaki du. ELAK adierazi duenez, Bilboko Udalarekin hainbat bilera izan bazituen ere ez zen jarrera aldaketarik izana, baina azkenik Udalak erabakiz aldatu duela ikusita pozik azaldu da sindikatua eta “ekintza sindikalaren fruitua” dela aldarrikatu du.