Bilboko Udalean ordezkaritza duten taldeek jaietan jazotako gutxienez hiru eraso sexisten kontrako ohar bateratu bat kaleratu dute.
Aste Nagusian hiru emakumek salatutako erasoen kontra batasuna erakutsi dute Udal taldeek. Ukitu matxistak izan dira salatutakoak, eta taldeen arabera emakumeek egunero pairatzen duten indarkeriaren erakusle besterik ez dira. Eraso guztiak salatu eta biktimei elkartasuna adierazi diete, eta herritarrei deia egin diete berdina egin dezaten.
Hain zuzen, biktimen esku jarri dute Udalaren Genero Indarkeriaren Arreta eta Prebentzio Programa, behar izatekotan.
Ertzaintzak pasa den larunbatean 22 urteko gizonezko bat atxilotu zuen Indautxun hainbat emakumeri ukituak egiteagatik eta beste bat portaleraino jarraitzeagatik.