argia.eus
INPRIMATU
Bilboko udal eraikinetan komunak eta aldagelak aukeratu ahalko dituzte transexualek eta transgeneroek
  • Neurriak hartuko ditu Bilboko Udalak aurrerantzean bere jabetzakoak diren instalakuntzetan pertsona transexualek eta transgeneroek bai komunak bai aldagelak hauta ditzaten.

Uriola.eus @uriolaeus 2017ko irailaren 29a

Udalberri koalizioaren proposamena onartu du Bilboko Udalbatzak atzoko Osoko Bilkuran. Ondorioz, barrutietako udaltegietan, Azkuna Zentroan eta Bilbao Kirolak erakundeak kudeatzen dituen instalakuntzetan pertsona transexualek eta transgeneroek zein komun eta aldagela, emakumeenak edo gizonenak, erabili nahi dituzten aukeratu ahalko dute. Hori horrela izan dadin neurriak hartu beharko ditu Udal Gobernuak. 

Erabakia "sexu-nortasun eta genero-nortasun guztiak naturalizatzeko prozesuan aurrerapausoa" da Udalberriko ordezkarien esanetan. Gainera, bat egiten du 2016ko irailean Hezkuntza Sailak EAEko ikastetxeetan zabaldutako protokoloarekin. 

Albiste hau Bilboko Uriolak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra