argia.eus
INPRIMATU
zamaketarien dekretuaren ostean
Bilboko portuko edukiontzien terminala multinazional txinatar batek erosi du
  • Cosco Shipping Ports Hong Kongeko multinazionalak, espainiar estatuko portuen edukiontzien jabe den enpresaren %51 erosi du.

Xalba Ramirez @xalbaram 2017ko ekainaren 14a

Grezian 2016an egin bezala, Cosco-k espainiar estatuko portuen gehiengoan eskuratu du. Pasa den asteartean Noatum taldeari 203,5 milioi euroren truke erosi dio akzioen %51. Noatum Ports-ek Valentziako eta Bilboko portuak kontrolatzen ditu, baita Madrilgo eta Zaragozako portu lehorrak ere.

Alternatibak kezka adierazi du multinazionalak ezar ditzakeen lan baldintzengatik, Greziako zamaketariak “esklabotza egoeran” dituztela salatuz: “Miseriazko soldatak, lanaldi amaiezinak eta inolako formakuntzarik ez diete ematen, egin beharreko lan arriskutsua aurrera eramateko. Are larriagoa da, ez baitago  errealitatean sindikatu zein lan hitzarmenik, ondorioz, pobrezia, segurtasun eza, lan baldintza eskasak eta duintasun falta ugaritzen dira”.

2016ean Greziako portuen akzioen %51 erosi zuen Cosco-k, eta bost urteko epean %67a eros dezake, erabat pribatizatuz sektorea.

Rebelion gunean Inazio Aiestaranek argitaratutako “Deuda soberana y economía intervenida en el conflicto de la estiba” artikuloan, gaiari buruzko xehetasun gehiago ematearekin batera, PPren gobernuak, Ciudadanos, UPN eta EAJ-rekin batera onartu zuen zamaketarien dekretuarekin lotura duela salatu du.

Bilboko zamaketariak %100eko jarraipena izaten ari den 48 orduko greban daude asteazken eta ostegunaren artean.

 

 

 

Bilboko zamaketariak dekretuaren kontrako grebaren une batean (Arg: Alternatiba)