Getxoko Ongi Etorri Errefuxiatuak taldearen esanetan, sarreren aurreikuspenetan ez da ageri Bahri Tabuk ontzi saudi arabiarraren iritsiera. Ontzigileak ere ezabatu egin du bere agendatik Bilboko geldialdia.
Bahri Tabuk zamaontzia Anberesen da momentu honetan, azaroaren 30ean zen iristekoa Bilboko portura, baina antza sarrera hori egun batzuk geroago izango da, seguruenik larunbatean. Atzerapen horren arrazoiaren berririk ez da publiko egin.
Azken aste eta hilabeteetan Bilboko Portuan dagoen arma trafikoa gogor salatu dute Greenpeace eta Ongi Etorri Errefuxiatuak moduko taldeek eta ekintza ikusgarriak ere egin dituzte. Diotenez, Saudi Arabiak Yemen edo Ekitalde Hurbileko beste herrialdeetara bideratzen ditu arma hauek, herritarren aurkako triskantzak sorraraziz.
Azken honek Getxon duen taldeak salatu duenez, Bilboko Portuak bere sarreren aurreikuspenean ez du jarri Bahri Tabuk zamaontziaren etorrera, eta Bahri Saudi Arabiako ontzi-enpresa publikoak ere kendu egin du euskal portuaren izena: bere webgunean orain hutsune bat dago "Bilbao" jarri behar zuen toki guztietan.
"Zertara ari dira jolasten?" galdetu du Twitter kontuan errefuxiatuen aldeko elkarteak.
Bhari Tabuk ontzia geolokalizatu eta Bilbora nola hurbiltzen ari den ikus daiteke mapa honen bidez.
var width="700";
var height="500";
var click_to_activate=false;
var default_maptype=2;
var imo=9620968;