Desokupa kontratatu zuen jabea salatu dute "egoitza eta bertakoen eskubideak bortxatzeagatik, modu arbitrarioan burutzeagatik eta mehatxuengatik". Jabearekin batera, enpresa ere salatu dute ustezko delitu berberengatik.
Apirilaren 15ean Abadiñoko etxe baten jabeak Desokupa enpresa kontratatu zuen etxea ilegalki husteko. Bertan bizi zirenak mehatxatu eta hertsatu zituztela jakinarazi du Bilboko Okupazio Bulegoak.
Etxe-huste ilegalaren saiakeratik egun batzuetara, bertako maizterrak berriro sartu ziren bertan bizitzera. Bilboko Okupazio Bulegoaren arabera, “inolako emaitzarik gabe dirutza ordaindu ostean, bide legalei uko egiten dieten jabeek ondorio judizialei aurre egin beharko diete”.