argia.eus
INPRIMATU
Bilboko Mercadonak ateak itxiko ditu Udalak legez kontra lur-saila birkalifikatzeagatik
  • Miribillako Urretxindorra Ikastolaren patioa zenaren lurren kalifikazioa aldatu zuen Bilboko Udalak, Mercadonak bere supermerkatua egiteko. Lurrak legez kontra birkalifikatu zituela ebatzi du EAEko Auzitegi Gorenak. Beraz, supermerkatu kate handiak ateak itxi beharko ditu Bilbon.

Axier Lopez @axierL 2017ko azaroaren 10

Mercadonatik gertu dauden merkataritza-gune bateko saltzaileek epaitegietan salatu zuten Mercadonaren etorrerak haien jardun ekonomikoa kaltetuko zuela. Auzi horren harira, EAEko Auzitegi Gorenak ebatzi berri du Juan Mari Aburto Bilboko alkatearen gobernuak lurren birkalifikazioa legez kontra egin zuela. Kalte-ordainak eska ditzakete inguruko merkatariek eta Mercadonak berak.

Ez da ziurra zer gertatuko den eraikinarekin, baina eraisteko aukera mahai gainean dago. Edozelan ere, Mercadonak supermerkatua itxi beharko dute. Miribillako Mercadonak 2016ko azaroan ireki zituen ateak, hiru milioiko inbertsioa eginda.