argia.eus
INPRIMATU
Bilboko konpartsek urte nagusia* aurkeztu dute
  • Bilboko Konpartsek ostiralean adierazi dute 2022ko jai-urtea Nagusia* egitea erabaki dutela. Azken bi urteotan ezohiko egoera bizi izan dugu eta horri buelta emateko asmo sendoa dutela azpimarratu dute. “Irria, poztasuna eta jaiak berreskuratzeko urtea da aurtengoa, horrexegatik 2022a Nagusi* egingo dugu”.

Bilbo Hiria Irratia @bilbohiria 2022ko otsailaren 07a

Konpartsok irailean hasi gien aurtengo Aratusteak, Txosnaganerako mendi-martxa, San Juan gaua eta beste hainbat ekitaldi prestatzen, azken urteotan lagun izan ditugun hainbat eragilerekin batera.

Dagoeneko, egingarri ikusten ditugu plangintzatsutako ekimenak.