argia.eus
INPRIMATU
Bilboko Konpartsek udako solstizioa ospatuko dute ekainaren 23an
  • Datorren asteazkenean, gaueko 22:00etatik aurrera, Bilboko Etxebarria parkean San Juan gaua ospatuko du Bilboko Konpartsen federazioak. Hortzmuga Teatroak eta Lekittoko Deabruak taldeak girotuko dute gaua.

Uriola.eus @uriolaeus 2021eko ekainaren 16a
(Argazkia: Bilboko Konpartsak)

Udako solstizioa ospatzeko ekimena antolatu du federazioak Etxebarria Parkeko zabalgunean. Aurtengo egoera dela eta, aforoa mugatu behar izan dute eta beraz, beharrezkoa izango da formulario baten bitartez aldez aurretik izena ematea. Ikusi udako solstiziora begira osatu duten bideoa:

Aukera anitzak

Bilboko konpartsen eskaintzaz gain, Bilboko auzoetako jai batzordeek ere hainbat ekintza prestatu dituzte gau berezi horri begira; Deustun, Zorrotzan eta auzo garaietan ere ekimenak egongo dira.