argia.eus
INPRIMATU
Bilboko Konpartsek planto egingo dute egun batez

2010ko uztailaren 07a
Kaskagorri

Kaskagorri eta Txori Barrote konpartsek aurten ez dute txosnarik jarriko Bilboko Aste Nagusian. Iñaki Azkuna alkateak debekatu egin die, iazko festetan euskal presoen argazkiak eta "terrorismoa" babesten duten sinboloak jartzeagatik. Debeku hori dela-eta, Bilboko Konpartsetako kideek prentsaurrekoa eskaini zuten atzo. Zigortutako bi konpartsei elkartasuna adierazi eta Udalak indarrean jarri nahi duen jai ereduaren aurka protesta egiteko, festetako egun batean planto egingo dute: txosnetako eremua –Areatza– hutsik lagako dute, konpartsek jaiari ematen dioten kolorea agerian uzteko. Abuztuaren 21etik 29ra bitartean egingo dira Bilboko festak, eta aipatu plantoaz gain, elkartasun eta protesta ekimen gehiago antolatuko dituzte egun horietan.