argia.eus
INPRIMATU
Bilboko Konpartsek kultur-programazioa antolatuko dute abuztuaren 26tik 29ra
  • Aurten ez da Aste Nagusirik izango, eta horren ordez Bilboko Konpartsen federazioak Bilboko Irria 'kulturaldi herrikoia' antolatuko du abuztuaren amaieran, "Bilbori irria berreskuratzen laguntzeko asmoz".

Uriola.eus @uriolaeus 2021eko uztailaren 09a
Argazkia: Bilboko konpartsak

"Elkarzaintzaren filosofian oinarrituta" Bilboko konpartsetako kideek bost eguneko egitarau kulturala antolatuko dute, hiriari irria berreskuratzen laguntzeko xedez. Datozen asteotan emango dute egitarauaren berri eta herritarrei adi egoteko eskatu diete, ekintzetara joateko izena ematea beharrezkoa izango baita. 

Bitartean, datorren uztailaren 17an Bilboko Areatzan Konpartsakide Eguna antolatuko dute, abuztu amaieran ospatuko dutenaren beroketa saio bezala. Oraindik egitaraua itxita ez dagoen arren, kultura eta bizitzaren aldeko kalejira herrikoia izango da eguneko ekintza nagusia, goizeko 12:30ean Areatzatik abiatuta.