Karmelo ikastola zaharraren eraikinean Bilboko Santutxuko bizilagunek sortutako gune autogestionatuak bi urte bete ditu. Urteurrena ospatuko dute larunbatean ohikoa duten gisan: sormenari eta auzoari ateak irekiz.
Karmelo ikastola izandakoan parte hartu zuten askorekin (guraso, ikasle, irakasle, sortzaile...) eta auzokideekin batera auzotik-auzora filosofian oinarritutako proiektua sortzen aritu dira bi urte hauetan. Hitz hauekin definitu dute Karmela: "Oinarri asanbleario, antikapitalista, euskaldun eta herrikoia dituen egitasmo eraldatzaile, parte-hartzailea eta parekidea".
Eraikina berreskutzeari hasiera eman zion egunean sortu zuten bideoak ondo islatzen du proiektuaren izaera:
Azken bi urteotan hamaika ekimen eta tailer antolatu dituzte. Indar berezia jarri diote egindako dena pertsona ororen esku jartzeari. Horregatik, proiektuaren nondik norakoak xehe ezagutu nahi duenak eskura ditu informazio eta argazki asko sarean: informazio orokorra webgunean, ekimen eta tailerren kalitate handiko argazkiak flickr kontuan eta denetariko argazki, bideo eta informazioa Facebook-en eta Twitterren.
Ondorengoa da azaroaren 18an urteurren jairako antolatu duten egitaraua
10:00 - Prestaketa
11:00 - Tailerrak
12:00 - Bisita gidatua
+ Serigrafia tailerra (Nork bere arropak ekarri)
ostean ekitaldi informatiboa + Gaiteroak + Kontakt jam session
15:00 Herri bazkaria
(Izena eman kudeaketa@karmela.eus e-mailean)
17:00 Kontzertua: Deiedra Rebel Folk