argia.eus
INPRIMATU
Bilboko jolas-parkea gudu-zelai bihurtua, iaz 15.500 ume gatazka armatuen biktima izan zirela salatzeko
  • 15.500 haur hil, mutilatu edo soldadu egitera behartu zituzten iaz, gatazka armatuetan. Gerretara armak saltzen dituzten herrialdeak salatu eta salerosketa hori amaitu dezatela eskatzeko, Bilboko jolas-parke bat gudu-zelaia bailitzan irudikatu dute.

Mikel Garcia Idiakez @mikelgi 2017ko azaroaren 20a

Save The Children erakundeak burutu du ekimena, gatazken ondorioak sufritzen dituzten haurrak gogoan (Jabi Juberarenak dira argazkiak). Eskaera garbia da: konpromisoa eskatu nahi diete erakundeei, gatazka horietan duten inplikazio zuzena amaitzeko. Euskal Herria ere ez da negozio honetatik kanpo geratzen, Estitxu Eizagirrek idatziriko artikuluan azpimarratzen denez: Etxean uso, kanpoan kondor.