“Autodefentsa feminista!” zioen pankarta batekin eraso sexistei aurrea hartzeko deia egin dute.
Bilboko Mugimendu Feministak ekintza ikusgarria egin du aurtengo txupinazoan. Gasteizen eta Iruñean bezala Bilbon ere “Autodefentsa feminista!” zioen pankarta batekin eraso sexistei aurrea hartzeko deia egin dute.
Eraso sexisten aurrean babesa eskatzen duten emakumeei laguntzeko, eguneko 24 orduetan egongo dira emakume taldeak txosnetan. “Badakigu, tamalez, eraso sexistak egongo direla, eta horiei erantzuna emango diegu”.
Albiste hau Topatuk argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.