Bizkaian bizi diren komunitateko kide guztientzat izango da, beste udalerri batzuetako kanposantuek lekurik ez dutela aurreikusita.
Komunitate musulmanak gune berria du Bilboko Udal Hilerrian. Lursail berriak dagoeneko horretarako erabiltzen zen espazioa handitzen du: 80 gorpurentzako lekua izatetik 2.160 izatera pasa da.
Erlijio Aniztasunaren Partaidetzarako Mahaiaren barruan egindako hausnarketari esker gauzatu ahal izan da proiektua. Moulay Taibi Badr, meskitako ordezkaria, pozik agertu da astearte honetan, kolektiboaren eskaera historiko bat konpontzera datorren espazioagatik:. "Beti izaten genituen arazoak norbait hiltzen zenean. Gorpua bueltan eramateak diru asko balio du. Badago ordain dezakeen jendea, baina baita ezinezkoa zaiona ere".