Irala, Errekalde, Larraskitu, Uretamendi, Betolaza, Aratzu Goikoa, Artatzu Behekoa, Iturrigorri-Peñaskal, Urizar dorrea eta San Adrian auzoetako eragile sozial eta elkarte batu eta Bilboko hegoaldea bizirik plataforma aurkeztu dute.
Ekimen honen helburua instituzioei auzoa hauekiko duten utzikeria salatzea da, izan ere haserre eta kexu agertu dira. Arrate Lopez izan dugu gurean.
Plataformak eskatzen du “behingoz, eremu hori erakundeen mapan jartzea eta gure auzoetako bizi-kalitatea hobetuko duten inbertsio publikoak egitea". Zenbait eremu aipatu dituzte, hala nola, garraio publikoaren mugikortasuna eta konexioak; goi-auzoetarako irisgarritasuna, elementu mekanikoen bidez”; eta hezkuntza-eskaintza handitzea eta irakasten den ikastetxeak konpontzea.
Ez dute ahaztu osasun-zentroetako “osasun-arretaren etengabeko murrizketei” amaiera emateko eskatzea.