argia.eus
INPRIMATU
Protestak antolatu dituzte Bilbon azken hilketa matxista salatzeko
  • Duela sei urte bikotekide bilbotarraz banandu eta, jaioterrira, Ekuadorrera itzuli zen Paola Moromenacho bere alabarekin, indarkeria matxistagatik salaketa jarri ostean. Bikotekide ohiak hamabost labankadaz hil du Ekuadorren. Atxilotu egin dute eta 30 urteko espetxe zigorra eskatu dute.

Xalba Ramirez @xalbaram 2017ko abuztuaren 11

Moromenachoren gorpua Cayambeko eskualdeko errepide batean aurkitu dute auto baten barruan. Urteak zeramatzaten bikotekide ohiek elkarren berri izan gabe, baina duela hilabete batzuk bilbotarrak Cayamben lana topatu eta kontaktua berreskuratu zuten, zazpi urteko alaba zaintzeko.

Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxak "emakumeen aurkako indarkeriaren adierazpen bortitz honen aurrean", ostiralean arratsaldeko 7:30etan Sarrikoko metro geltokian, mobilizazioan egingo du, autodefentsa feministarako deia egitearekin batera.

Indarkeria sexistaren aurkako borrokan agente sozial, politiko eta instituzional guztien ardura pertsonal eta kolektiboa ezinbestekoa dela adierazi dute eta garaia dela “hitzetatik praktikara pasatzeko.”