Manifestazioa deitu du Errondoko Auzo Etxeak maiatzaren 2an, Eroskik Bilboko San Inazio auzoko Errondoko Auzo Etxea husteko duen nahia salatzeko. Sarrikotik abiatuko da 12:00etan. Gainera, hilaren 5ean ere, hustuko duten egunean, elkarretaratzea egingo dute 8:30etik aurrera.
Honen bidez, Errondokok auzoko “jardun politiko eta kulturala aurrera eramateko ezinbestekoa” den espazioa defendatu nahi du eta jendeari dei egin nahi diote arduradunak salatu eta haiekin bat egin dezaten borroka honetan.
📢 MAIATZAK 2 MANIFESTAZIOA📢
Errondokok 4 urte daramatza auzoa berpizten, auzokideen elkargune izaten eta auzoko sarea ehuntzen.
Errondokoren alde eta desalojoaren aurka, antola gaitezen!
🕖 12:00
📌 Sarrikoko metro geltokitik#ErrondokoAuzoarentzat#ErrondokoIkutuBez pic.twitter.com/yMatoqNWAy
— Errondoko Auzo Etxea (@Errondokopiztuz) April 20, 2021
🚨🚨 ERRONDOKO DESALOJO ARRISKUAN!! 🚨🚨
Maiatzaren 5ean Eroskik Errondoko hustu nahi du. Salatu, babestu, antolatu eta borrokatu ✊🏽
📢Errondoko auzoarentzat! 📢Auzo Etxea ikutu bez! pic.twitter.com/3Nzuiv3fbS
— Errondoko Auzo Etxea (@Errondokopiztuz) April 16, 2021