Gero eta jende gehiago dabil bizikletan gure hirian. Azken hilabetean Bilbon ezbehar larriak izan dira. Ekainaren hasieran harrapatu zuen Bilbobus zerbitzuko autobus batek txirrindulari bat eta ondorioz hil egin zen. Biziz Bizi elkarteak bizikleta erabiltzea du helburu, hiritarron garraiobide gisa eta aisialdirako tresna moduan. Autoekin lehian ibili beharrean Bizi Bizi elkarteak argi du Udalak mugikortasun iraunkor eredu bat abian jarri behar duela. Marta Abeiga Biziz Biziko kidea izan da gurean.