argia.eus
INPRIMATU
Bilboko Ekhum proiektua errespetatzeko eskatu diote Udalari
  • 2013ko urtarrilean, Bilboko Udala Eusko Jaurlaritzaren laguntzaz murala margotzen hasi zen La Salve zubiaren erretentzio horman, 1997tik zenbait herritarren ekimenez garatu nahaian dabiltzan Ekhum proiektua oztopatuz.

Ane Lusarreta 2014ko apirilaren 29a
1997an proiekzio frogak egin zituzten Ekhum horman. (Argazkia: Muro Ekhum)

Komunikazio forma berrietan oinarritutako proiektua da. Mundu osoko herritar eta unibertsitate ikasleei zuzendutako komunikazio espazio aske bezala definitzen dute proiektuaren eratzaileek. Giza oihartzuna, “eco humano”, hitzetatik eratorritako izena da Ekhum, eta kalean, bertatik-bertara, orotariko irudi eta mezuak proiektatzean datza.

Guggenheim pareko La Salve zubiaren erretentzio horma du oinarri, eta babes eta ekarpen pribatuen bidez sostengatuko litzatekeen proiektua da.

1997an Guggenheim museoa sortu zutenetik dabiltza egitasmoaren aldeko kideak proiektua aurrera atera nahian. Hamazazpi urte pasa badira ere instituzioek “oztopoak baino” jartzen ez dituztela diote bultzatzaileek.

Ekhumen aldeko ekintzek muralaren margotzea atzeratzea lortu bazuten ere 2014ko urtarrilean murala inauguratu zuen Bilboko Udalak.

Horma-irudia ezabatu eta hasierako proiektua –Ekhum horma– errespeta dezaten sinadurak biltzen ari dira Change.org bidez.

Ekhum hormaren kokalekua.

Horman Udalak egindako murala.