argia.eus
INPRIMATU
Bilboko BBVAn protestan, Kurdistango urtegi baten finantzaketa dela-eta
  • BBVAren aurkako Plataformako kideak bankuak Bilbon duen egoitzaren barruan protesta egin dute gaur, Turkiaren menpeko Kurdistanen eraiki nahi duten urtegi baten finantzaketa dela-eta.

ARGIA @argia 2013ko uztailaren 19a

"BBVAk Garanti bankuaren %25 eskuratu zuen 2011n; Akbank-ekin batera Garanti da urtegi hau finantzatzen duen banku bakarra", dio plataformak plazaratutako agiriak: "Gauzatuz gero, Ilisu urtegia Turkiako urtegirik handiena izango da. Finantzatzaile bakarrak bi banku horiek dira, beste enpresa eta erakunde batzuek uko egin diotelako, inongo baldintzarik –ez gizarte ez ingurumenekoak– bete ez dituelako. Horrela gertatu zen 2001ean britaniar gobernuak finantzazioa ukatu zionean; baita 2009an ere, Alemania, Austria eta Suitzako bankuek gauza bera egin zutenean".

Bereziki Kurdistanen eragingo ditu kalteak urtegiak, 313 kilometro koadro urperatuko dituelako, tarteana 12.000 urteko Hasankief hiria, kurduentzako bedeinkatua dena. Herritar ugari kanporatuko du, 65.000 inguru.