AZET Etxebizitza Sindikatuak elkarretaratzea egin du ostegunean Abandoko Venezuela Plazan, Alami eta bere familiaren etxegabetze egoera salatzeko. Horrekin batera, etxegabetzea "berehala" gelditzeko eta familiari ordezko bizilekua bermatzea eskatu dio Bilboko Udalari eta Blackstone funts putreari.
Blackstone putre funtseko etxe batean bizi diren Alami eta bere familiaren etxegabetzea salatzeko elkarretaratzea antolatu du AZET Etxebizitza Sindikatuak. Izan ere, Udalak duela egun batzuk jakinarazi die ekainaren 20an kaleratuko dituztela.
Sindikatuko kideek Alami eta bere familiarekiko gertutasuna adierazi dute. Hala, babes osoa eskainiko diela adierazi dute: "Argi daukagu Alami eta bere familia ez direla kalean geratuko. Hor egongo gara eta gerra emango dugu!"