EH Bildu, UdalBerri eta Goazen Bilbao alderdiek ez dutela Auzoentzako ituna sinatuko esan dute gaur goizean. Argitu dutenez: "Udal-gobernu honek ustezko itun politiko bat proposatzen du, herritarrei bizkarra emanez."
UdalBerriren ustez ez da Bilbok bi abiadura izatea, baizik eta aurkako noranzkoetan doala udal-gobernua. Alderdiak azaldu duenez “Gehiegizko inbertsioa hartzen duten erdialdeko auzoak ditugu alde batetik, turismoarentzat glamour handiko guneak izanik, eta bestetik, aldiz, goialdeko auzo baino gehiago, kanpoko begiradatik eta propaganda mediatikotik ezkutatutako auzoak ditugu. Nola azaldu behar dugu, orduan, gure hiri saritu honetan, auzoen arteko izugarrizko aldeak egotea bizi-itxaropenari dagokionez? Eta hori Bilboko herritarren artean batez besteko errentari dagokionez dauden desparekotasun itzelak ez aipatzearren”.
Horregatik guztiagatik, UdalBerrik ez du sinatuko alkatetzak proposatutako ituna. Bozeramaileak esan duenez “Horrela, Bilboko Auzo Elkarteen Federazioaren hitz doiak gure eginez, ezetz esaten dugu, zeren eta Aburto jaunak planteatzen duena zera baita auzorik gabeko auzoen aldeko itun bat, ez besterik”.
EH Bilbuk, ere, berdina egingo duela azaldu du. Beraien hitzetan "Aburtok ezin du auzoentzako itun bat proposatu bertan bizi diren pertsonen iritzia kontuan hartu gabe". EAJk eta PSEk herritarren parte-hartzea ekidin dutela adierazi dute, eta, horrez gain, edukirik gabeko ituna dela adierazi du bozeramaileak. Beraz, ez dutela Auzoentzako ituna sinatuko adostu dute. Jarrera berdinarekin azaldu da Goazen Bilbao. Samir Lahdouk ez dutela ituna sinatuko esan berri du.
Bilboko auzoen desberdintasunak argi geratu dira azkenengo egunetan plazaratu den informazio guztiarekin. Ikusi daitekeenez, auzoen arteko desberdintasunak gero eta handiagoak dira. Abando edo Indautxu bezalako auzoetan inbertitzen den, eta auzotarrek dituzten soldatak Peñaskal, Otxarkoaga, Arangoiti edo Altamira bezalako auzoekin alderatuz, lehenengo eta bigarren mailako auzoak eta auzotarrak eragiten dituzte.
Joera hori aldatzeko tresnak behar direla aldarrikatu dute EH Bilduk, Goazen Bilbok eta UdalBerrik. Udal-gobernuak, berriz, Auzoentzako ituna aurrera atera nahi du, baina ez du talde guztien sinadura edukiko. Izan ere, auzoen arteko desberdintasunak gora doaz azken urteetan, eta hori ekiditeko gaur arte ezer gutxi egin dela azaldu dute oposizioan dauden alderdiek.
Bitartean, Bilbo erdiguneako auzokideen errentak gero eta altuagoak diren bitartean (34.000€ inguru) erdigunetik urrunago bizi diren auzotarrenak gero eta baxuagoak dira. 15.000 €ra heltzen ez direnen auzoen artean Otxarkoaga, Bolueta, La Peña, Peñaskal, Altamira, Zorroza, Arangoiti, Bilbao La Vieja eta Zabala daude.
Valentzian denboraleak eragindako hildakoen eta kalteen atzean faktore meteorologiko hutsak daudela pentsatzea inozoegia litzateke. Generalitateak larrialdia nola kudeatu duen salatu du askok, baita multinazionalen negozio egarria lehenetsi dela ere. Eta gune pobreenak kaltetu... [+]
Oxfam Intermon-en txostenak ohartarazi du planetak dituen erronka handienei, hala nola krisi klimatikoari, eta pobrezia eta desberdinkeria iraunkorrari aurre egiteko ahalegin globalak mehatxupean daudela. “Boterea ultraaberatsen eta megaenpresen eskuetan pilatzen ari... [+]
Zeintzuk dira gure benetako beharrizanak ondo bizitzeko? Zer da ondo bizitzea? Galdera hauei erantzutea funtsezkoa da gehiegikeriaren gizartean, are gehiago larrialdi klimatiko, ekologiko eta zibilizazio krisiaren garaiotan.
Hastings (Ingalaterra), 1066. Gilen I.a Normandiako dukearen gudarosteak Harold II.a erregearen tropak mendean hartu zituen, eta tronua eskuratu zuen. Gilen I.a Konkistatzailea 1087 urtera bitartean izan zen errege.
Normandiarren konkistaren ondorengo erregealdi horretan,... [+]
Espainiako Ikerketa Soziologikoen Zentroak (CIS) egindako lehen inkesta monografikoa da, “Gizonen eta emakumeen arteko berdintasunari buruzko pertzepzioak eta genero-estereotipoak” gaiari buruzkoa: ikerketan parte hartutako emakumeen gehiengoak (%65,5) dio baieztapen... [+]
"Eskolan ikasgaia azaldu, etxean eskolako lanak egin eta azterketa jarri" formula aldatzea erabaki du José Antonio Herranz irakasleak: irakaskuntza-ikaskuntza osoa eskola-orduetara mugatu du, etxeko errealitatearen erruz ez daitezen ikasle batzuk atzean geratu... [+]
6-10 urte bitarteko haurrek doan dituzte eskolaz kanpoko jarduerak Portugalen. Ekintza hauetan parte-hartze unibertsala bermatzea onuragarria izan da Portugalgo ikasleen arteko desoreka sozioekonomiko eta ondorioz akademikoei aurre egiteko eta eskola porrota txikitzeko, besteak... [+]
338 eurotako alokairua edo 119.000 eurotako erosketa. Horiek dira 18 eta 44 urte arteko emakume batek batez beste ordaindu dezakeena bere kabuz bizitzen jartzeko EAEn. Beti ere, etxebizitzarako gorde beharrekoa gehienez diru-sarreren %30 dela kontutan hartuta. Eusko... [+]
Londres, 1877ko uztaila. All England Lawn Tennis and Crocket Club elkarteak antolatuta, Wimbledon tenis txapelketa jokatu zen lehenengoz, munduko tenis lehiaketarik zaharrena. Handik zazpi urtera, 1884an emakumezkoek ere parte hartu ahal izan zuten. Eta aurten amaitu berri den... [+]
Unibertsitatera sartzeko proba egitear da milaka ikasle. Gure gizarte desorekatuan, azken helduleku eta esperantza beti da hezkuntza: aukera berdintasunaren ikur, igogailu sozialerako amets. Errealitatean, baina, pribilegiatuak pribilegiatu eta zapalduak zapaldu mantentzen... [+]
Klase ikuspegitik aztertzen du klima larrialdia Edouard Morena politologoak, eta Fin du monde et petits fours: Les ultra-riches face à la crise climatique ("Munduaren bukaera eta ‘petits fours’-ak: ultra-aberatsak krisi klimatikoaren parean") liburua... [+]
Arrakala digitala” murrizteko dauden laguntza guztien inguruan aritu naiz lankide batekin: eremu pribatutik, Europatik, estatutik, Jaurlaritzatik.... Kakotxen artean jartzen dut arrakala digitala, berau gauzatzen hasi aurretik jada existitzen ziren arazo asko arrakala... [+]
Oinarrizko elikagaiak %15,4 garestitu dira urtebetean Espainiako Estatuan eta Kontsumo Prezioen Indizea %5,9ra igo da berriz ere. Prezioen gorakada horrek kezka eragin du eta Espainiako Gobernuak ekoizle eta saltzaile handiekin bilatu nahi ditu irtenbideak. Aitzitik, orain arte... [+]
Ostegun honetarako manifestazio handia espero da Liman Dina Boluarte kargutik kendu, parlamentua desegin eta Perurentzako beste konstituzio bat eskatzeko. Herritar asko autobusez eta kamioiez karabanetan antolatuta iritsi da hegoaldeko eskualdeetatik herrialdeko hiribururaino.
Ostirala arte iraungo duen Munduko Foro Ekonomikoak, elite ekonomiko eta politikoko 2.500 agintari inguru bildu ditu Davoseko luxuzko eski estazioan. Horren aurrean, aktibista ekologisten ekintzak ikusten ari gara, baina baita munduko aberatsenen adierazpenak, agintariei... [+]