EH Bildu Bilbok aurtengo zezenketak “izugarrizko porrota” izaten ari direla salatu du, eta proposamenak aurkeztuko dituztela aurreratu dute. Hain jende gutxi hurbiltzeak hiritarren haserrea ekarri du sareetan.
Bilboko zezenketa programazioa “porrota” izaten ari dela salatu dute hainbat pertsonek sareetan. Izan ere, egunero sarrera gutxi saltzen dituzte zezenketek Bilbon: bigarren jardunaldian sarreren laurdena saldu zen, eta laugarrenean heren bat bakarrik.
Egoera hala, Bilboko EH Bilduk proposamenak aurkeztuko dituela aurreratu du: “Udalak behingoz herritarrei galdetu beharko die zein erabilera eman nahi dien zezen plazari”, esan dute. “Gustuko dut hutsik egotea. Basakeri honekin amaitzeko aurreneko urratsa da. Jada ez dago aitzakiarik”, zioen lagun batek Twitter bidez.
La plaza de toros está casi vacía y muchas personas se preguntan por qué el Gobierno Aburto defiende una actividad ruinosa con dinero público. @ehbildubilbo anuncia una interpelación. pic.twitter.com/NCqUkPZlWQ
— agustin goikoetxea (@goikodeustu) August 21, 2019
Juan Mari Aburtoren Gobernua aipatu dute hainbatek, eta galdetu diote ea zer dela eta jarraitzen duen diru publikoaz “hain jarduera galgarria” finantzatzen. Honi erantzuten, “beteta edo hutsik” izan, 2019an zezenketak egiten jarraitzea “lotsagarria” dela dio herritar batek.
Plaza de toros de Bilbao, prácticamente vacía de gente pero llena de dinero público#Astenagusia pic.twitter.com/zZZXglVha5
— ɐᴉɹɹɐɥәɹɹә@ 🤘#I16MakroEpaiketa (@erreharria) August 20, 2019