argia.eus
INPRIMATU
Bilboko Aste Nagusiko Pregoilaria eta Txupinera aurkeztu dituzte
  • Itziar Lazkano eta Iratxe Palacios izan dira aukeratuak 2022ko Pregoilari eta Txupinera izateko.

Maddi Viana Zubimendi @maddi76_ 2022ko ekainaren 28a
Itziar Lazkano eta Iratxe Palacios. Argazkia: Bilboko Konpartsak.

Bilboko Jai Batzorde Mistoak Itziar Lazkano antzezle eta zuzendaria aukeratu du abuztuaren 20an Arriaga antzokiko balkoitik pregoia irakurtzeko. Bilboko Ospetsuak zerrendan agertzen da, “bere ibilbide artistikoagatik eta kultura eta arte eszenikoak Bilbon eta Bilbotik zabaltzeko egindako ekarpenagatik". Arrazoi horrexegatik izan da hautatua Pregoilari izateko portugaletetarra. Euskal Herritik kanpoko ikuskizunetan aritua da eta hainbat sari jaso du aktore zein zuzendari lanengatik.

Zozketa bidez aukeratu da Txupinera berriz, zozketa bidez aukeratu da: Iratxe Palacios Tintigorri konpartsako kidea. Berak botako du Bilboko Aste Nagusiari hasiera emango dion txupina. Urtero aukeratzen dute zein konpartsari egokitzen zaion jaurtitzea eta aurten Tintigorri konpartsari egokitu zaio. Ardura konpartsa-kide Iratxe Palaciosi eman diote, 1968ko Txurdinagako bizilagun bilbotarrari. Aste Nagusiaren zale porrokatua da eta bere esanetan, katuak eta ahal duen guztietan mendira igotzea maite du.