argia.eus
INPRIMATU
Bilboko Aste Nagusiko kartel lehiaketa martxan da
  • Aste Nagusiaren 42. edizioa abuztuaren 20tik 28ra izango da, eta, lehen urrats gisa, Bilboko Udalak ohiko kartel lehiaketarako deialdia zabaldu du, Aste Nagusia 2022ko irudia hautatzeko.

Bilbo Hiria Irratia @bilbohiria 2022ko maiatzaren 06a

Aurtengoan, gainera, nobedadeak egongo dira: lehenengo aldiz, Bilboko jaiak iragartzeko lanak aurkeztu nahi dituztenek, online egin beharko dute.

Sortzaileek ekainaren 5eko 23:59ra arte izango dute beren lanak aurkezteko, udal webgunean. Oinarriak ere bertan daude.

Aurreko edizioetan bezala, oraingoan ere diseinu grafikoaren profesionalek nahiz amateurrek parte hartu ahalko dute, edozein nazionalitatekoak direla ere. Gehienez ere, lan bi aurkeztu ahalko ditu bakoitzak.

Lanok argitaragabeak izan beharko dute, eta titulu edo lelo bat eduki beharko dute. Udalak baldintza gisa ezarri du kartelean honako testu hau agertzea: "Aste Nagusia. Bilbao 2022. Abuztuak 20-28".