argia.eus
INPRIMATU
Bilboko alkatearen bizkartzain bat, narkotrafikoaren aurkako operazioan atxilotua
  • Bilboko alkate Juan Maria Aburtok adierazi du bere bizkartzaina droga trafikoaren aurkako operazioan atxilotu izana "ezusteko handi eta desatsegina" izan dela, sekula ez duelako "susmorik txikiena ere" izan udaltzain horren inguruan.

ARGIA @argia 2017ko martxoaren 28a
Bilboko alkate Juan Maria Aburtok adierazi du "une bereziki gogorrak" bizi dituela / EAJ

Narkotrafikatzaile kolonbiarren kontrako operazioan atxilotu du Guardia Zibilak Aburtoren bizkartzaina. Lehenago, Bilboko alkate izandako Iñaki Azkuna eta Ibon Aresoren bizkartzain ere aritu zen lanean udaltzain hori. Fidantzarik gabe eta karguekin aske dago uneotan. Akusazioaren berri izatean, Udalak "beharrezko prozesu administratiboa" abiatuko duela azaldu du Aburtok.

Adierazpenok astearte goizean egin ditu Bilboko alkateak, Hiriko segurtasunari buruzko 2016ko txostena aurkeztu baino lehen.