argia.eus
INPRIMATU
Preserbatiborik erabiltzen ez duten Bilboko adingabeen kopurua %14ra igo da
  • T4 elkarteak 2010etik urtero sexu praktikei buruz egiten duen inkestaren emaitza dira. 15 urtetik 20 arteko 475 gaztek iazko Bilboko Aste Nagusian emandako datuak biltzen ditu txostenak. Harreman motak, sexu praktikak, maiztasuna eta preserbatiboen erabileraren datuak ageri dira bertan. Datuen artean aipagarriena preserbatiborik erabiltzen ez duten gazte kopuruaren igoera da.

Bilbo Hiria Irratia @bilbohiria 2018ko martxoaren 20a

Adingabeen %14k ez du inoiz erabiltzen, 2016ko %2,4arekin alderatuz. Txostenak, 15 urtetik 20 urte arteko 475 gaztek iazko Bilboko Aste Nagusian emandako datuak biltzen ditu. Harreman motak, sexu praktikak, maiztasuna eta preserbatiboen erabileraren datuak ageri dira bertan. Datuen artean aipagarriena preserbatiborik erabiltzen ez duten gazte kopuruaren igoera da.

Albiste hau Bilbo Hiria irratiak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.