argia.eus
INPRIMATU
Bilboko 7 katu gaztetxeak Solokoetxeko igogailuaren negozioa salatu du
  • Bilboko 7 Katu gaztetxeko kideak kexu dira Solokoetxeko eskaileratan igogailu berria egiteko obrak hasi direla eta. Ez dute beharrezkoa ikusten eta bat egiten dute gainera bizilagunekin.

Bilbo Hiria Irratia @bilbohiria 2022ko abenduaren 23a

Uda aurrerik Bilboko Udalak publiko egin zuen Solokoetxeko eskaileretan igogailua berriaren proiektuak 1.875.751,93 euroko aurrekontua duela. Abisurik gabe obrak hasi dira eta Gaztetxeko jarduna baldintzatzen dute.

Igogailu berriak espazioa guztiz aldatuko du gainera. Gaztetxeko plaza itxi dute eta ortua zuten gunea desagerrarazi dute. Puntu beltzak areagotu dira jada, eta igogailuak eraiki ostean horrela izaten jarraituko duela adierazi digute.

Gaztetxeak 16 urte beteko ditu urtarrilean eta dagoneko urteurrenaren jardunaldiak prestatzen ari dira eta ‘Gurea eta zuena’ aldarriarekin ospatuko dute.