argia.eus
INPRIMATU
“Bilboko 32 ikastetxek joko aretoa dute 100 metrora edo gertuago”
  • “Ludopatiatik aske diren auzoak nahi ditugunak gero eta gehiago garelako, eta badakigulako kaleak hartuta baino ez dugula irabaziko”, ostiralean manifestazioa deitu du Bilboko Eragin elkarteak, “apustu etxeak itxi arte”.

ARGIA @argia 2020ko otsailaren 25a

Bi urte darama Eraginek apustu etxeen aurkako borrokan. Borroka hori fruituak ematen ari dela adierazi du elkarteak, astearte goiz honetan eman duen prentsaurrekoan: “Gero eta gehiago gara enpresa hauek gazteentzat eta orokorrean langile klasearentzat gaitza direla ikusten dugunak”.

Bilbon egoera jasanezina dela gaineratu dute: “Zabalburuk mota hauetako lau areto ditu, Deustok bost, Errekaldek lau, Santutxuk beste lau… eta Bilboko 32 ikastetxek joko areto bat dute 100 metrora edo gertuago".

Ostiralean, arratsaldeko 19:30ean aterako da manifestazioa, Zabalburutik abiatu eta Errekalde plazara arte.