Bilbo Hiria irratiak hogei urte betetzen ditu aurten. Urtemuga biribila ospatzeko, besteak beste, 20 urtez euskal taupada diskoa osatzeko erabakia hartu genuen, eta asteazkenean aurkeztu dugu jendaurrean Bilboko Kafe Antzokian.
Diskoan beste hainbaten artean esku hartu duten Zea Mays, Petti eta Anje Duhalde izan dituzte zuzenean . Diskoa aurkezteko eta hogei urte hauek hurbileko irratizale eta irratigileekin ospatzeko beta hartu nahi dugu gaurkoan, lagun arteko giroan, zuzeneko musikak eta zizka-mizka batzuek lagunduta.
Josu Zabalaren gidaritzapean, zenbait euskal musikarik osatutako bilduma bitxia dugu, berariaz egindako bertsio eta kolaborazio bereziak biltzen dituena:
Erroa argitaletxeak argitaratuko du CDa eta gaurko aurkezpenean, Bilbo Hiria irratian, Zenbat Gara elkartearen bulegoan salgai izango da, 10 euroko prezioan (dendetan 14 euroko salneurria izango du). Durangoko Azokan ere aurkeztu eta salgai jarriko du Erroa argitaletxeak.
Hogei urtez hiriko uhinak euskarazko kultura edukiekin hornitzen saiatu gara gure xumean, zor gatzaizkion euskaldunon komunitate txikiari ekarpen duina egiten. Diskoaz gain, aurten, beste ekimen batzuk jarri ditugu abian Bilbo Hiriaren 20 urteok ospatzeko: auzoz auzo ekimenean Bilboko hainbat auzotatik saio bereziak egin ditugu auzo horien berri emateko, eta irrati saio bereziak egin ditugu, gure saiogile eta kolaboratzaileekin maiatzean egin genuen saio berezia kasu.
Aurrerapen moduan hona hemen irratiko kideon artean abestutako Gora gu eta gutarrak abestia MP3 formatuan:
Bideo honetan irratiaren hastapenak oroitzen ditu Anje Duhaldek, Aire ahizpekin diskorako egindako grabaketa saioan:
Albiste hau Bilbo Hiria Irratiak argitaratu du eta Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu.