Bilboko herri mugimenduek indar erakustaldia egin du asteburuan udaletxe parean, udalaren hiri hegemonikoaren ereduari aurre egiteko. Argazki galeria osatu dugu honako albistean.
“Hamaika Botxo” eguna ospatu zuten Bilbon joan den larunbatean , udalak proposaturiko hiri eredua gaitzetsi eta aukera alternatibo hobeak daudela aldarrikatzeko asmoz. Udaletxetik jarritako hasierako traben gainetik, jende ugari bertaratu zen Piztu Bilbo plataformak Erripa Kaian antolaturiko ekitaldiez gozatu eta herri mugimenduetako 40 eragileren proposamenak jarraitzera.